XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gorputzaren sistemak
Elkar eraginaz eta helburu ezberdinekin lan egiten duten 8 sistema oinarrizkoz osatzen da gorputza.

Sistema bakoitzak eginkizun berezi bat betetzen du.

NERBIO SISTEMA, gorputzaren ekintzarik gehienak kontrolatzen dituena, periferiako nerbio, ornomuin eta garunaz osatzen da.

HEZURDURA SISTEMA, hezur eta kurruskaz osatua, GIHARRE SISTEMAren bitartez lortzen da gorputzaren milioika zelulak elikatzea.

Elikagai horiek ZIRKULAZIO SISTEMAren bitartez zabaltzen dira gorputzan zehar.

Halabaita, sistema horrek berak garraiatzen du zeluletaraino ARNASKETA SISTEMAk ematen duen oxigenoa.

UGALTZE SISTEMAK, bestalde, gizaki berri bat sortzea ahaltzen du, hala nola berau jaio aurretik babestea.

Sistema multzo osoa bere hondakinez pozointzea galerazten du IRAIZPEN SISTEMAK.

Sistema hauetako batek ere ezin dezake funtziona efikazki berak bakarrik.

Horregatik, gorputzaren sistema nagusiak beste sistema osagarri batzuez baliatzen dira: zentzumen organoez eta BARNEJARIO edo Hormon SISTEMAZ.

Sistema guzti hauek ORNODUN guztiengan agertzen dira eta, nola edo hala beti egoitza berdinean azaltzen dira.

Arbaso berdinen eboluziotik etortzean datza horren gakoa.

Ornogabe batzurengan, armiarma eta oskoldunengan adibidez, gorputzaz kanpo aurkitzen da hezurdura eta hatxe finkatzen dira barne organoak, aldi berean ingurunetik babesten dituelarik.

Gure hezurdurak gorputzari eutsi egiten dio, bere zati batzuk babesketa lana ere egiten dutelarik.

Beste defentsabide batzuk ere desarroilatu ditugu, hala nola, arriskutik ihes egiteko mugikortasun handi bat eta klima aldakuntzetatik babesten gaituen gorputz tenperatura iraunkorra.

Arnasketa, zirkulazio eta liseri sistemak osatzen dituzten organo minberak ondo babestuta eta gordeta aurkitzen dira sabel eta BULARRALDE gordetzen da garezur barnean.

Behean: Gorputzaren organo eta ehun minberek arreta handia esijitzen dute. Garuna eta hilalabiziko organoak arriskugarrienak direnez, hobeto babestuta daude. Giharrek eta antzeko ehun sinpleak, zaurituta gertatuz gero errazago berritzen dira eta horregatik giharre askok larruazala beste estalkirik ez du.

Garezurrak garuna inguratu eta estaltzen du.

Betazal eta betileek babesten dituzte begiak, zeinak bestalde hobeki gordetzeko garezurrean hondoratuta aurkitzen bait dira.

Oreka eta entzumenaren organoak babesten ditu garezurrak.

Bizkarrezurrak ornomuina babesten du.

Bularralde kaxak birikak eta bihotza inguratu eta gordetzen ditu.

Giharre horma lodi batek babesten du liseri aparatua.

Barrabilak, freskoago egotearren gorputzetik kanpora aurkitzen dira, baina hankartean lekutzen direnez nahiko babesean daude.

Larruazalak babesten ditu barneko ehun minberak txoke, kolpe, bakteri infekzio eta eguzkiaren radiazio ultramoretik.

Oinpeko haragiek ibiltzean edo korrika egitean har gintzakeen kolpeak amortiguatzen ditu.

Larruazalaren kanpoko geruza (epidermia) lodiagoa da gehiena gastatzen den lekuetan, oinpean eta esku azpian adibidez.